Azken lau partiduren faltan, asteburu honetan preferente taldeak etxean jokatuko du

Ane Miren Etxeberria 2013ko apirilaren 18a

Pasa den astean Mutrikun irabazi ondoren, asteburu honetan herrian jokatuko dute mutilek. Azken aldian, lehen postuan dira eta lau jardunaldi faltan, maila horretan jarraitzeko borrokan jarraituko dute.

Domekan, Elgoibarren aurka jokatuko dute arratsaldeko 17:00tatik aurrera. Ondorengo bi asteburutan kanpoan jokatuko dute, Lazkao eta Zestoan. Azken partidua etxean izango da datorren maiatzaren 12an Idiazabalen aurka. Momentuz, lehenak dira etxeko mutilak 51 punturekin, bigarrenari 3 puntu ateratzen dizkie eta hirugarrenari aldiz 5 puntu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak