Oinarin dantza taldeko 30 bat lagun abiatuko dira Oñatira eta bertan Arrasateko eta Oñatiko dantzariekin bilduko dira. Guztira 170 bat dantzari. Goizeko 11:30tan hasiko dira dantzan Oñatiko kaleetan barrena kalejiran eta 12:00tan izango da goizeko Alardea. Etxea Aundin bazkaldu ostean, berriz ere dantzari ekingo diote 18:30tan.