Bertan parte hartu dezake ahoz zerbait adierazi nahi duen orok: ipuinak, istorioak, garai bateko bizimoduaren pasarteak, bertsoak, kantuak... Ahoz ahoko saio laburrak izango dira, 5- 10 minutukoak. Parte hartu nahi duenak izena emateko eta txanda hartzeko, udaletxeko kultura batzordera jo beharko du edota kultura@antzuola.net helbidera mezua idatzi dezake ere.