Taldea sortzen bada, datorren astean hasiko da zumba ikastaroa. Ostiral arratsaldetan eskainiko da ikastaro berritzaile hau. Ordubetez, 17:00tatik aurrera izango da eta 15 urte gorakoentzat da. Diru kontuei dagokionez, bazkide izanda 9 euro ordaindu beharko dira hilabeteko. Ez bazkideek aldiz, 17 euro hilabeteko eta ekintza plusa dutenentzako doan izango da.