Apirilaren 22 eta 29an eta maiatzaren 6, 15 eta 20an izango dira hitzorduak eta hainbat alor landuko dituzte bertan, juridikoa, medikua, psikologikoa, laguntza teknikoa eta gizarte zerbitzuak. Saio guztiak 15:00tatik 17:00tara izango dira Udaletxean.
Izen-emateko azken eguna datorren apirilaren 17a izango da. Apuntatzeko Torresoroara edota Udaletxera abiatu beharko dira interesatuak.