Landatxopeko jubilatuen txangoa Bizkaira

Ane Miren Etxeberria 2013ko apirilaren 9a

Landatxope Antzuolako Jubilatuen  Elkarteak Bizkaira irteera antolatu du datorren apirilaren 17rako. Izen-emateko egunak martitzena eta eguaztena izango dira, apirilak 9 eta 10, 16:00tatik 18:00tara Jubilatuetan.

Antzuolako Jubilatuen Elkarteak txangoa antolatu du Plentziara. Goizeko 9tan irtenda, hamarretakoa eta bisita gidatua izango dute Bizkaiko kostaldeko herrian. Ondoren Montenegro jatetxean bazkalduko dute. Arratsaldean aldiz, autobusa hartu eta Areetara abiatuko dira.

Txangoan parte hartzeko 30 euro ordaindu behar dira eta izen eman behar da gaur eta bihar artean Jubilatuetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak