Antzuolarrek Anelkarren bitartez egiten duten lana eskertu zuen Senegalen lanean diharduen Montserrat Dausa mojak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2013ko apirilaren 5a

Anelkarrek antolatuta Senegalgo egungo egoera eta proiektuak hitzaldia eskaini zuen Montserrat Dausa moja kataluniarrak Olaranen. Harekin batera Ephigenie Senghor senegaldarra ere Antzuolan egotekoa zen, baina amaren heriotza tarteko, herrira bueltatu behar izan zuen Senghorrek. Dausak antzuolarren laguntza eskertu zuen, bai laguntza materiala baina baita hara joaten direnek eskaintzen duten laguntza ere.

Montserrak Dausa Senegalen bizi da azkeneko 45 urteetan. Euren kongregazioak haurtzaindegiak, eskolak, maternitatea, unibertsitate egoitzak eta batxilergo eskolak ditu Senegalen (Cassamance eskualdean). Hango haurrak, batez ere emakumeak, hezi eta eskolatzeko aukera dute modu horretan. Izan ere, Dausaren ustez oso garrantzitsua da emakumea eskolara joan eta euren kabuz defendatzeko gauza izatea: "Zutik bizitzen erakusten diegu; gainontzean, gizonen menpe geratzen dira, eta prostituzioan jausteko arriskua dute".

Anelkarren laguntza

Azkeneko 13 urteetan 60.000 bat euro bideratu ditu Anelkarrek Senegalera. Laguntza ezinbestekoa dela azaldu zuen Dausak, baina gaineratu zuen Senegalgo herriak beharrezkotzat jo behar duela hemendik egiten den lana elkarlanean aurrera egin ahal izateko.

Hitzaldiaren gaineko informazio guztia Asteleheneko Goiena paperean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak