Aste Santuko jai egunetan itxita egongo dira herriko udal zerbitzu guztiak

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko martxoaren 27a

Aste Santuko jai egunetan, bihartik apirilaren 1a arte, biak barne, itxita egongo dira udal zerbitzu guztiak. Pazko Astean, apirilaren 2tik aurrera, ohiko ordutegia izango dute. Udal zerbitzuetan sartzen da, udaletxeko bulegoak ez ezik, baita liburutegia ere. Epaitegia, aldiz, bihar, eguena, itxita egongo da, eta hurrengo astean, zabalik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak