Alkatearen hankaren bila ibiliko dira arratsaldean Antzuolan

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko martxoaren 27a

¿Dónde está la pierna del alcalde? antzezlana ekarriko dute Oñatitiko erretiratuen elkarteko antzerki taldeko aktoreek Torresoroara, 17:00etan.

¿Dónde está la pierna del alcalde? izeneko antzezlana egingo dute gaur, eguaztena, Oñatiko Pake Leku erretiratuen elkarteko Ikusi Makusi antzerki taldeak. Torresoroan izan da, 17:00etan.

Alkatearen hanka ortopedikoaren bila jardungo dute ordu eta erdian taularen gainean egongo diren bederatzi aktoreak. Istorioa irudikatzeko bi dekoratu izango dituzte, egongela bat eta parrokiako bulego bat, bestea. Aurreko lanek moduan, oraingoak ere, humorea oinarri duen istorioak harrera ona izan zuen erretiratuek betetako herriko antzokian.

Ikusi Makusi taldearen zortzigarren antzezlana da ¿Dónde está la pierna del alcalde?. Joan den azaroan estreinatu zuten Oñatin, eta harrez gero, herri askotan antzeztu dute. Asun Artzuaga da taldeko zuzendaria eta gustura dago orain arte izan duen harrerarekin, gaineratuz, entsegu asko egin dituztela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak