Montserrat Dausa katalana, moja-misionista bat da. Urte asko daramatza Senegal hegoaldean ekintza pilo bat egiten eta kudeatzen. Ephigene berriz, bertako monja bat da. Bi hizlariak Katalunyan zeudela aprobetxatuz, Anelkar elkarteko kideek, Antzuolara hurbiltzeko eskaera egin zien.
Honela, Antzuolako herriak laguntzen duen proiektuaren nondik norakoaren azalpenak emango dituzte, bereziki, amatasuna eta eskolak jasotzen dituen laguntzaz arituko dira. Antzuolako herriarendako aukera polita izango da, herrian bitartez bidaltzen duten diru laguntzak eta materialak; arropa, liburuak, ospitaleko materiala,... nora joaten den, zertarako erabiltzen den... berri izango dute.
Azalpenekin batera, Anelkarreko kide batzuk, argazkiak eta musika uztartzen dituen aurkezpen bat prestatu dute hizlarien azalpenak hobeto bistaratzeko.