Antzuolak ezin izan zuen beste garaipen bat erdietsi Ohorezko Erregional mailara igotzeko bidean. Juanina Garairen mutilek hiruna berdindu zuten Estalan sailkapeneko laugarren postuan dagoen Mutrikuren aurka. Lider jarraitzen dute antzuolarrek baina orain bi puntutara dago bigarren sailkatua, Ordizia. Hala, orain arteko lau puntuko aldea galdu dute dagoeneko; hori bai, oraindik ere euren eskuetan dago igoera lortzea.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.