Castillo de Onda taldeko Jaume Sureda mallorkarra izan zen azkarrena Uzarragako igoeran

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko martxoaren 25a

Zapatuan jokatu zen Uzarragako igoeraren 39. edizioan Jaume Sureda mallorkarra izan zen azkarrena. Ez zegoen faborito nagusien artean, Joseba Lezeta antolakuntzako kideak adierazi duenez: "Iban Garcia Espainiako txapelduna zen faborito nagusia. Garciaren ezean, Specialized taldeko txirrindulariek ere aukera handiak zituzten baina azkenean Suredak irabazi zuen. Esan daiteke sorpresa izan zela Suredaren garaipena".

Specialized delako taldeak selekzio baten moduan funtzionatzen du; Alberto Contadorrek sortutako taldea da. 

Azken txanpan erasoa jo

Txirrindulari onenez osatutako taldetxo bat heldu zen Uzarragako portura eta igoerako azken txanpan eraso bortitza jo eta iheskideak atzean uztea lortu zuen Suredak, bakar-bakarrik helmugaratuz. 16 urte ditu Mallorkako ziklistak.
Antolatzaileak pozik daude lasterketak izan zuen parte-hartzearekin. Izan ere, 175 txirrindularik irten ziren eta horietatik 121ek lortu zuten helmugara heltzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak