Gaztetxeak webgune berria estreinatu du

Arantzazu Ezkibel Galdos 2013ko martxoaren 22a

'Antzuolakogaztetxia.info' helbidean ikus daiteke gaztetxearen gaineko informazio guztia. Gaztetxeko komunikazio lantaldeko kideak eurak izan dira webgunea diseinatu dutenak, hobeto komunikatzeko eta jende gehiagorengana heltzeko.

Gazte Asanbladakoek azaldu dute hobeto komunikatzeko ahaleginetan bide berriak sortzen dabiltzala, eta webgune berria bide horretan beste pauso bat izan dela. "Orain arte Twitter,Facebook eta Mail zerbitzua erabili izan dugu; baina konturatu gara sare sozialetan ez dagoen jendearengana ez garela heltzen eta, gainera, e-mail bidez informazioa zabaltzeko helbidea eskatu beharra dagoela. Horregatik, edonori zabalik egongo den gune bat eraikitzea erabaki dugu", gaineratu  dute Gazte Asanbladako kideek.

Webgunea bost ataletan banatuta dago: Albisteak, Gaztetxia, Multimedia, Kontaktua eta Harpidetu. Albisteak atalean, ekitaldien informazioa jarri dute; eta Gaztetxia-n, Asanblada nola dagoen egituratuta azaldu dute.

Informazioa jasotzeko aukera 

Kontaktua atalean, gaztetxearekin harremanetan jartzeko aukera dago; eta Harpidetu atalean, asteroko egitarauaren mail informatiboa jasotzekoa. Horretarako, izena eman behar da. Multimedia atalean, argazkiak eta bideoak igo dituzte; bide batez, gaztetxeko argazkiak izan ditzaketenei dei egin diete eurekin harremanetan jartzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak