Ondoren, poteoa egingo dute karrubatukada-rekin –gaur, egubakoitza, batukadako entsegua izango dute, 19:00etan, gaztetxean–. 14:30ean bazkaria eta jokoak izango dituzte. Arratsaldeko poteoa girotzeko, karrubatukada-ren eta bertsolarien laguntza izango dute. Eguna ondo amaitzeko, 21:00etan luncha izango dute eta ondoren, musika: Joxe Riplay eta erromeria.