Kalebarren kalean burutzen ari diren irisgarritasun lanak direla eta trafikoa moztuko da martitzenetik, martxoak 19, Aste Santutara arte. Kotxeen trafikoa desbideratu egingo da eta autobusak ezin izango dira pasatu. Beraz, Bergara-Zumarraga ibilbide egiten duten autobusen geltokia Antiguan kokatuko da. Zumarraga-Bergara egiten duten autobusek aldiz, normaltasunez egingo dute ibilbidea Torresoroa pareko geltokian geratuz.