Badator Korrika!

Ane Miren Etxeberria 2013ko martxoaren 15a

Martxoaren 21an eguena, Korrika herrira iristen dela ospatzeko hainbat ekintza antolatu dira: antzezlana, afaria eta ondoren korrika euskararen alde.

Eguen goizaldean Korrika pasako da herritik eta ospatzeko hainbat ekintza izango dira. Eguaztenean 19:00etan 'Euskalduna naiz eta harro nago' antzezlana izango da Gaztetxean. Umorea oinarri, euskaldun izatearen eta euskaldun jokatzearen ondorioen gainean arituko dira antzezleak. Hiruna bakarrizketa saio eskainiko dituzte aktoreek.

21:00etan afaria izango dute Gaztetxean eta 01:15ean testigua hartu eta korrika egingo dute herriko kaleetan barrena.

Egunen arratsaldean, Herri ikastetxearen eskutik Korrika txikia ospatuko da arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Ibilbidea: Antigua-Ondarre-Plaza-Sagasti-Aiherra-Beheko Auzoa-Sanjosepe-Kalebarren-Plaza-eskolako patioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak