Bazkarirako txartelak martxoaren 20a aurretik erosi beharko dira Gaztetxean bertan 10 euroren truke. Gastronomia lehiaketan parte hartzeko ere, izen emateko zerrenda Gaztetxean dago, hortaz, interesatuak bertatik pasa beharko dira.
Goizeko 10:30tan gastronomia lehiaketarekin hasiko da eguna, ondoren poteoa izango da eta 14:30tan bazkaria. Arratsaldean, poteoa burutuko da bertsolariekin batera eta gaueko kontzertuak ikusi aurretik luntx txiki bat izango da Gaztetxean. Gaueko 22:30tatik aurrera Joxe Riplay taldeak, Joxe Ripiau taldeari tributua egingo dio. Hortaz, egun guztirako zer egina izango da aurtengo independentzia egun honetan.
Korrika eguazten gauean pasako da herritik
Aurtengo Korrika eguazten gauean (martxoak 20ko gauerditik aurrera) pasako da herritik eta korrika egin aurretik gorputza berotzen joateko, Korrika batzordeak afaria antolatu du egun horretarako. Afari honetan izen-emateko zerrenda ere Gaztetxean dago.