Udal gimnasioak fitness festaren edizio berri bat antolatu du zapaturako

Ane Miren Etxeberria 2013ko martxoaren 11

Aurreko fitness festak izandako arrakasta ikusita, zapaturako berriz ere jaialdia antolatzea pentsatu dute Udal Gimnasioko arduradunek. Ate ireki eran planteatu da eguna, eta hortaz, herritar orok izango du aukera instalazioak ezagutu eta ekintzetan parte hartzeko.

Martxoaren 16an, zapatuan, fitness festa izango da gimnasioan. Aurreko jaialdiak izandako arrakastaren ondoren, berriz ere ekintza desberdinak antolatzea pentsatu dute antolatzaileek. Ate ireki eran planteatu da eguna, hortaz herritar ororentzat zabalik egongo dira instalazioak. Debaldekoa da eta inongo konpromisorik gabe har daiteke parte. Hala ere, lehenbailehen izen-ematea eskatu dute, horretarako, gimnasiora bertara gerturatu, 943 766 661 telefono zenbakira deitu edota antzuolakogimnasioa@gmail.com helbidera idatzi beharko da.

Hauek dira zapaturako antolatutako ekintzak:

- 10:00- Bizkarra zaintzeko tailer praktikoa: oso interesgarria, bai minak ekiditeko, baita prebenitzeko ere
- 11:00- Pump
- 12:00- Spinning
- 12:00- ZUMBA: indartsu datorren dantza saio entretenigarri eta eraginkorra

Bestetik, fitness gelan indoor walking saio birtualak izango dira eta ping pong txapelketa ere egingo da.

Ping pong txapelketa

Denbora eta espazio faltagatik antolatzaileek hainbat arau jarri dituzte. Gehienez 16 pertsonek parte-hartu ahalko dute eta zozketa bidez aurkariak egokituko dira. Jokoa 3 setetan eta 21 puntutara jokatuko da.  Martxoaren 15ean, hau da egubakoitzean, final zortzirenak eta final laurdenak jokatuko dira eta zapatuan bertan  final erdi eta finala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak