Antzuolak sendo jarraitzen du lehen lekuan

Mireia Bikuña 2013ko martxoaren 10a

Sailkapenaren bigarrenari, Getariakori, irabazita bost puntuko aldea du Juanina Garairen taldeak. Galtzen hasi arren, lehiari buelta emateko gai izan ziren Iban Unanue eta Ander Aranak sartutako golei esker. Asteleheneko Goiena paperean irakurri ahal izango duzue kronika osoa eta Iñaki Agirre kapitainaren berbak. Era berean, Goiena Telebistako Harmailatik saioan, laburpen zabala eskainiko dugu.

Lehen zatian gola aukerak Antzuolak sortu zituen, baina gola, Getariakok egin zuen. 25. minutuan aurreratu ziren Ferminek egindako golari esker. Atsedenaren aurretik, berdintzeko hainbat aukera izan zituzten etxekoek.

Bigarren zatiaren hasierako minutuak, lehen zatikoen oso antzekoak izan ziren: Antzuola baloia menderatzen eta gol aukerak sortzen. Horietako bi aprobetxatu zituen lehiari buelta emateko.

Lehiaren azken minutuetan, etxeko bi jokalari egotzi zituen epaileak, txartel gorria erakutsita: Zubikarai eta Lete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak