Antzuolako Arrola mendi elkartekoak Mutrikura joan dira XXVI. Eskolarteko Ibilaldi Neurtuan parte hartzeko. Proposatutako bi ibilbideetatik 13 kilometrotakoa, luzeena, aukeratu dute. Mutrikuko ibilaldira 58 pertsona joan dira, 25 ume eta 23 guraso.
Eguraldia lagun zutela, ibilbidea egiten zuten bitartean inguruko parajeak ezagutzeko aukera izan dute oinez eman dituzten 3 ordu eta 30 minutuetan zehar. Nagusi zein gazteek oso egun ederra igaro dute eta Mutrikuko Burumendiko mendizale elkarteak egindako lana ere goraipatu dute.