Estalan Getariako taldearen bisita izango du. Lehia parekatua eta gogorra izango da. Biek ala biek erakutsi dute mailako talderik indartsuenak direla. Horren lekuko, adibidez, Antzuolak, etxean partidu bakarra galdu izana. "Sailkapenak erakusten du talde indartsuenak garela. Liga hasieran emaitza onak lortu eta hasieratik lehia estua izan dugu. Dena den, Ordizia ezin dugu baztertu. Guk eta Getariak kale egiten badugu, igoerarako hautagaia izango da", esan digu Garaik.
Ohorezko Erregional Mailara igotzea ez zen denboraldi hasierako helburua. "Goiko lekuetan egon gura genuen. Baina, igoera lortzeko onena izan behar da, eta hori oso zaila izaten da 16 taldeko multzo baten eta joan-etorriko liga batean", diote Antzuola futbol taldekoek.
Luzera jakin bateko ligatan erregularrenak lortzen du saria, eta Erregional Preferentean, oraingoz, antzuolarrak dira erregularrenak. Baina, badakite borrokan jarraitu behar dutela: "Azken partiduetan erlaxatu egin gara. Igoera eskura daukagu, eta urduri ipintzen hasi gara".
Multzo bakoitzeko bana
Ohorezko Erregional Mailan bi multzo daude: bakoitza 16 talderekin. Multzo bakoitzeko lehen taldeak lortuko du igoera. Bigarren sailkatuek euren artean jokatuko dute, hirugarren txartela eskuratzeko. Liga txapelketa maiatzaren 12an bukatuko da.