Puntu bakarra eskuratu dute antzuolarrek

Maider Arregi 2013ko martxoaren 3a

Zapatua arratsaldean Soraluzen jokatutako partidua irabazi beharrekoa zeukan. Antzuolarrak lider zeuden, 44 punturekin; Soraluzearrak, aldiz, 33 puntu eta zazpigarren postuan aurkitzen ziren. Garrantzitsua zen irabaztea, lidertza sendotzeko eta nola ez maila igoera bermatzeko. Bina berdindu zuten partidua.

Hala, lehen zatian, antzuolarrak aurrean jarri ziren eta atsedenaldira gol bateko abantailarekin joan ziren. Ander Aranak egin zuen gola. Bigarren zatian, ordea, gauzak kaskartu zitzaien eta Soraluzek partidua berdintzea lortu zuen. Ondoren etorri zen Iturberen gola; baina azken unean bina berdindu zuten soraluzearrek. Modu honetan, puntu bat lortu dute antzuolarrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak