Sortak
"Errealitatea oinarri izanik, Nagore Igarzaren argazki hauek ez dute mundua definitu nahi, poliki- poliki erakutsi baizik, behaketa geldi, iraunkor eta oharpen bizi baten bidez. "Ezagutu daitekeen arrastoa ezabatuz, ikusgarri eta ikustezina denaren artean kokatzen gara, ezkutukoa erakutsiz, itxuraz haratago dagoena, gordeta dagoen hori imajinazioaren bidez azaltzen da", dio Igarzak. "Zalantzazko eta iradokigarri bihurtzen diren argazki hauetako paisaiak, izate misteriotsu bat ematen dio argazkiko momentu bakoitzari. Eta horrela gure irudimena, dedukzio, uste eta fantasia martxan jartzen dugu gure irudi propioa sortuz eta honi esker gu geu ezagutuz".