2010arekin alderatuta, paperaren (%36) eta beiraren (%39) birziklapenek gora egin dute; ontzi arinen kasuan, bikoiztu egin da igoera hori (%106); ondorioz, ondakin kopurua ere, guztira %16 jaitsi da.


Antzuolako Atez ateko batzordeak 2012ko balorazioa egin du. Batzordetik azpimarratu dute, 2011rekin alderatuta, birziklagarriak diren hondokinen bilketak –beira, papera eta ontzi arinak,– igotzen jarraitzen dutela %10ean. Eta hondakin kopurua, guztira, %2a igo dela. Errefusa aldiz, gutxitzen doa %30ean. Organikoari dagokionez, 2011n 179.370 kilo bildu zen, eta 2012an 192.860 kilo, %35 gehiago. Hala, 2012an 67.040 kilo zabortegira eraman dira, –2010ean 422.000 kilo eraman ziren, 2012an baino 6,3 bider gehiago–.
2010arekin alderatuta, paperaren (%36) eta beiraren (%39) birziklapenek gora egin dute; ontzi arinen kasuan, bikoiztu egin da igoera hori (%106); ondorioz, ondakin kopurua ere, guztira %16 jaitsi da.


Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.