Ibilbidean zehar hobeto moldatzeko antolatzaileek mendiko bastoiak erabiltzeko gomendioa egin dute, hori bai, lasterketa bastoiekin hasten duenak halaxe amaitu beharko du, ez da egongo bidean lagunen bati emateko aukerarik –araudia moldatu dute horretarako.
Hala, dagoeneko ez dago lasterketan aurrez emateko aukerarik, baina antolatzaileek adierazi dute domekarako dortsal gutxi batzuk gordeko dituztela. Hala, 300 lagun abiatuko dira domeka goizean (10:30) Irimo alderuntz.
Parkingak egokituko dituzte
Domekan, automobilek buruhausterik ez sortzeko antolatzaileek herrian dauden hainbat parkingetara bideratuko dute jendea. Hala, Meatz-Erreka, Elay Balzers eta Goizper enpresetako aparkalekuak erabilgarri egongo dira: "Horrekin batera, atletek dutxatzeko aukera izango dute eskolako patioan, pilotalekuan eta udal gimnasioan, eta hankak garbitzeko gunea ere egongo da". Gogoan izan korrikalariek ez dutela gehienezko denborarik izango lasterketa egiteko.

Antzuolako 8 Miliak lasterketako ibilbidea, Wikiloc-en.
Jarraipen zabala GOIENAn
Goienak jarraipen zabala egingo dio Antzuolako 8 Miliak lasterketari. Hala, Asteleheneko Goiena Paperean 2 orri eskainiko dizkiogu lasterketari, eta Harmailatik saioan ere (22:00) lasterketaren gaineko laburpen zabala eskainiko dugu astelehenean.