Hori dela eta, ate irekiak antolatu dituzte. "Fitness gelan eskaintzen ditugun programa berriak, indoor walking-eko saio birtualak, zirkuituak ezagutarazteko eta bide batez spinning eta pump- eko master class-ak antolatu ditugu. Gerturatu nahi duen guztia gonbidatuta dago".
'8 Miliak' lasterketa, oharrak
Mendi lasterketari dagokionez, zenbait ohar kontuan hartu behar dira: Herriko hainbat enpresen aparkalekuetan parking-ak egokituko dira. Gimnasioan, pilotalekuan eta eskolan dutxak egongo dira: pilotalekuan aldagelak emakumezkoentzat, gimnasioa Debagoieneko mankomunitateko korrikalarientzat eta beste gizonezko guztiak eskolan dutxatu beharko dira. Gaikako bilketa errespetatzeko eskatu dute.Aipatu ere, Markel Lopezendako tapoiak batuko dituzte domekan.