Arrolaren batzar orokorra eta 'Pura Vida' dokumentalaren emanaldia

Maider Arregi 2013ko otsailaren 11

Hilaren 22an, Arrola taldeak, urteko batzarra egingo du; 18:30ean lehen deialdia Olaranen. Ondoren, 'Pura Vida' dokumentala, euskaraz ikusteko aukera egongo da Torresoroan. Zortzi eskalatzaile adituk Ochoa de Olza erreskatatzeko lan itzelak egin zituzten. Euren bizitza arriskuan jarri zuten mendizalea salbatzeko. Bertako benetako gertakarietatik abiatuta, Pablo Uraburuk eta Migueltxo Molinak sortutako istorioa kontatzen da 'Pura Vida' dokumentalean. Zinemaldiko 60. edizioko euskal ekoizpen onenaren Zerbitzu Saria jaso du 2012an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak