Eta, nola ez, herriko Oinarin dantza taldeko kideekin batera; ume eta helduek kalejira eta sorgin-dantza egin zituzten, garai baten egiten zuten moduan. Urte askoan herriko aspaldiko ohitura hori galdu samar egon ondoren, orain, urtetik urtera, osasun hobea erakusten du. Herritarrak ekitaldi horiek ikusten egoten dira, eta, beste edozein herritan bezala, soinean zituzten mozorroak erakusteko aukera aprobetxatu zuten.
1885ean egiten zen
Sorgin-dantza, lehenengo aldiz, 1922. urtean dantzatu zuen talde batek, ikerlariek topatu duten arabera. Jakinekoa da dantzari horiei 25-30 urte gehiago zeuzkan Nikomedes Letek erakutsi ziela dantza hori. Beraz, 1885. urte inguruan dantzatzen zen Antzuolan sorgin-dantza. Eta dagoeneko urte hartan beste hiru pertsonaia berezi haiek irteten ziren Inauterietan: Hartza, Tximinoa eta Hezitzailea. Goizean irteten ziren eta baserriz baserri ibiltzen ziren, txanponedo sari bila. Gero, kalera itzultzen ziren eguerdi aldera eta bazkaldu egiten zuten.
1990. urtean berres-kuratu zuen sorgin-dantza Oinarin dantza taldeak, eta hurrengo urtean irten ziren berriz Tximinoa, Hartza eta Hezitzailea. Urtero, kalerik kale ibiltzen dira, goizez, dantzari ume eta helduak. Gero, denok plazan batzen dira, eta lehenengo umeek eta gero helduagoek egiten dituzte zenbait dantza. Bukatzeko, neska-mutikoek batera, gero neskek eta gero mutilek jarduten dute. Dirudienez, sorgin-dantza Bergarako langileek Lasarte-Oriara lanera zihoazenean eroan zuten, baina antzuolarrek berea bezala daukate.