Fitness festa egingo dute Udal gimnasioan

Maider Arregi 2013ko otsailaren 8a


Hilaren 17an, 'Antzuolako 8 miliak' mendi lasterketa ospatu behar dela-eta Antzuolako Udal gimnasioan kirol asteburua borobildu nahi dute. Hala, fitness festa antolatu dute zapaturako. Fitness gelako zirkuitua egiteko aukera egongo da zapatuko ate irekietan: pisua galtzeko zirkuitoa, tonifikazioa, spinnig, indoor walking saioa...

"Gerturatu nahi duen guztia gonbidatuta dago. Bide batez, urteko abonuan %25eko
deskontua dugula eta Debagoieneko Kirol Txartela (DKT) duten Antzuolarrentzako eskaintza bereziaren berri emango diegu", azaldu digu Eguzki gimnasioko Xabier Azkarate arduradunak.
Fitness gelan eskaintzen ditugun programa berriak, indoor walking-eko saio birtualak, zirkuituak ezagutarazteko eta bide batez spinning eta pump-eko master class-ean parte hartzera gonbidatu nahi ditugu herritarrak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak