Urrats bat gehiago baino ez da, baina ematea komeni zen urratsa, urrats garrantzitsua. Iragan jardunaldian Eztalan Anaitasunari irabazita zazpi puntura edo gehiagora dauden aurkarien multzoan geratu dira azkoitiarrak. Ber-bertan Getariakok baino ez du jarraitzen, bi puntura.
Erregional preferente mailako lehenak lortzen du igoera zuzenean, eta hori lortzeko ilusioa dute herrian, taldeko kideek eta zaleek. Gertatuko balitz, lehenengo aldia litzake bailarako gainerako taldeekin –Aloña, Mondra, UDA eta Bergara– batera jokatuko lukeena Antzuolak. Baina oraindik 11 partidu falta dira liga amaitzeko eta orain atzean daudenak ere hurbildu daitezke. Gakoa izan daiteke Eztalan ez huts egitea, besteak beste Getariako pasa behar delako bertatik.
Aste honetan ez da jardunaldirik izango erregional preferente mailan. Datorren jardunaldian Beasainen ariko da Antzuola. Atzean daude goierritarrak, bolada txarrean. Beste urrats bat egiteko aukera ona beraz.