Aratuste festak kolorez eta umorez jantziko ditu bazterrak

Maider Arregi 2013ko otsailaren 6a

Barikutik domekara, ez da dibertsio falta izango herrian. Mozorroak prest dituzte antzuolarrek eta hiru egun gozamenerako. Martitzena, aldiz, erretiratuendako eguna izango da; eta nola ez, baita herriko txikienendako ere.

Barikuan, gaztetxea jantziko da kolorez. 19:00etan poteo musikatua eta 21:30ean mozorro afaria. Ondoren Playback saioa egingo dute.

Txikitxoek aldiz, 16:00etan, eskolako patioan txokolate eta torrada jana egingo dute. 17:30ean Korri, Xalto eta Brinko pailazoak, Torresoroan izango dira gaztetxoen zain.

Baina egun handia domekakoa dute. Izan ere, Hartza, Hezitzailea eta Tximinoa irtengo dira kalera sorgin-dantzarekin batera. 10:00etan Oinarineko dantzariak kalejira egingo dute. Bi talde ibiliko dira: bat plazatik gora, bestea behera: talde batek sorgin-dantza egingo du eta lagun izango ditu Hartza, Hezitzailea eta Tximinoa. Bukaera 12:30ean Herriko Plazan.

Aratuste martitzena

Erretiratuek 17:00etan, mozorro merienda eta kina egingo dute. Eta Antzuolako guraso talde batek antolatuta, Olaraneko beheko aretoan, umeendako tailerrak izango dira 17:30etik aurrera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak