Goizean goizetik, eztarria urratu arte eta goizaldera arte

Maider Arregi 2013ko otsailaren 6a

Herriko 17 kintok Santa Ageda bezperan irtenda, eztarria urratu arte jardun zuten atzo goizaldera arte. Herriko neska-mutikoak astelehenean, goizeko seietan irtenda, Antzuolako baserri guztietako atarietan abesten jardun zuten santa-eskean; koplak trikitixa eta makilak lagun zituztela ibili ziren goizaldera arte. Astelehen iluntzean aldiz, tradizioari eutsiz, abesbatzako 20-25 kide, kalez kale ibili zen.  Bidean, Anelkarreko kideak ere batu zitzaizkien eta 450 euro batu zituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak