Partidu gogorra, kontrario zaila eta eguraldi petrala. Horiek ziren zapatuan Antzuola eta Anaitasunaren arteko lehiaren ezaugarrietako batzuk.
Baina, etxeko taldea gogo handiarekin irten zen zelaira. Ikusle batzuk oraindik lekua hartu barik zeudela, lehen gola sartu zuen Imanol Arantzabalek, bosgarren minutuan. Anaitasunak ere erakutsi zuen zergatik dagoen sailkapeneko hirugarren lekuan, eta bi aukera oso garbi izan zituen berdinketa egiteko.
Penaltiz
Azkoitiarren 50. minutuan sartu zuen berdinketa penaltiz. Antzuolarrek ondo erreakzionatu zuten, eta 60.enean emaitzari buelta eman zioten Ander Aranak egindako golarekin.