Gaztetxoendako, Bertso eskolan izena emateko epea zabalik

Maider Arregi 2013ko urtarrilaren 30a

Bertso eskola martxan da eta eguaztenero, 19:00etik 20:00era egingo da. Ume zein gazteendako ikastaroa da –3. mailatik 2. DBH bitarterainokoendako hain zuzen ere–. Txomin Alberdi eta Hodei Lete antzuolarrak izango dira Bertso eskolako irakasle lanetan arituko direnak. Eguaztenean, otsailaren 6an, hasi eta ikasturte bukaera arteko iraupena izango du.

Izena emateko: udaletxean, kultura@antzuola.net edo 676 786 649 telefonora deitu daiteke. Ikastaroaren prezioa: 25 eurokoa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak