GI-632 errepidean hasiko diren lanen aurkezpena gaur

Maider Arregi 2013ko urtarrilaren 30a

Herritarrei, Olaranen GI-632 errepidean hasiko den obraren aurkezpena egingo zaie gaur arratsaldean, 18:00etan. Herritarren eskaerak entzuteko ere izango da bilera hori. GI-632 errepideko azken zatiaren, Antzuola-Bergara zatiaren, lanen berri emango da zehazki. herritarrei ematea. Gogoratu GI-632 Urretxu-Bergara zatiko maketa ikusgai dagoela osoko bilkura aretoan arratsaldeko zortzirak arte.

Bertan izango dira, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako ordezkaria, Joseba Altube Bide Azpiegituretako zuzendaria, Girder eta Saitec lanen zuzendaritza teknikoa egingo duten enpresetako ordezkariak, eta Antzuolako eta Bergarako alkateak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak