San Blas eta Santa Ageda ospakizunak prest

Maider Arregi 2013ko urtarrilaren 29a

San Blas eguna domekan, ostailaren 3an da, baina, zapatuan, ospatuko dute, Basalde auzoko San Blas ermitan. Meza egingo dute eguerdian. Ondoren txorizoa eta salda ere egongo da barrua berotzeko; trikitilariek lagunduta baina, gorputza mugitzeko aukera ere izango da. Eta, astelehenean, otsailaren 4an, Santa Agedan dugu. Galartza auzokoek Santa Ageda eguna otsailaren 10ean, ospatuko dute Santa Ageda ermitan. Bezperan, ostaialren 4an, kintoak kantuan aterako dira goizeko seietan eta baserriz baserri kantuan ibiliko dira diru eskean; baita gero, kalean, erdigunera ere jaitsiko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak