Kirol festa herrikoia izango da eta antolatzaileek festa hau norberak bere bilakatzea nahi dute. "Izenemate merkea, parte hartzaile guztientzat oroigarri sorta ederra, sari zozketa oparoa eta giro alai zein herrikoia bermatuak izango ditugu bertan", diote. Izenematea eta informazio gehiago hemen: www.kirolprobak.com
Herri osoarendako festa
Mendi lasterketa goizeko 10:30ean hasiko da Herriko Plazatik Irimora bidean. Bitartean, giro goxoa jartzen saiatuko dira herrian pintxoak eta salda banatuz, besteak beste. Korrikalariak lasterka dabiltzan bitartean, 11:00etan haurren plastikozko motortxoen lasterketa ez lehiakorra egingo da.
'Azkena edo lehena, heltzea onena!'
Froga herrikoia gertatu nahi izan da eta ez da denbora mugarik ezarriko. Horregatik berdin dio zein den bakoitzaren gaitasuna eta denbora. Lasterketaren leloak dioen bezela: Azkena edo lehena, heltzea onena!. "Kirolaz modu aktibo batean gozatzeko ekintza antolatu nahi izan da eta herrian giro polita sortuz urteroko gure agendetara gehitzeko hitzordu bat eratzea nahi izan dugu", azaldu digu Saidik.
Zirkulazio mozketarik ez
"Zirkulazioa ez da moztuko printzipioz, baina erregulatuko da; Aldez aurretik barkamena eta eskerrak eman nahiko nieke herritarrei sortu daitezkeen eragozpenengatik", dio Saidik.
Dortsalak zozketatuta
"Guztira,8 dortsal zozketatzen ziren baina 4 pertsonak bakarrik eman dute izena zozketan parte hartzeko. Irabazleak hauek: Ugaitz Iturbe, Gurutz Zabalo, Eneko Iturbe eta Patxi Kortabarria. Soberan geratu ziren 4 dortsalekin zozketa egin da izena emandako beste antzuolarrekin eta honakoak suertatu dira irabazle: Izar Urteaga, Ion Aranguren, Kike Reboreda eta Iker Irizar" azaldu digu Kirol zinegotziak.
Antzuolako 28 lasterkarik eman dute izena
Aranguren Fernandez, Ion
Arbulu Olabarria Andres
Arin Fernandez, Harri
Bareño Peinado, Iosu
Errasti Jauregi, Iosu
Fernandez, Goretti
Franco Fernandez, Luis
Godoy Onda, Jon Gurutz
Gonzalez Antolin, Alfonso
Guridi Loidi, Auritz
Haas, Eric
Herzog Rodriguez, Iban
Irizar Izagirre, Iker
Iturbe, Eneko
Iturbe Beristain, Ion
Iturbe Hermoso de Mendoza, Ugaitz
Kortabarria Arando, Jon
Kortabarria Olabarria, Patxi
Larrea Soraluze, Iker
Larrea Soraluze, Gurutz
Manso Igarza, Gorka
Mondragon Etxaniz, Xabi
Narbaiza Gantxegi, Unai
Reboreda Sanchez, Kike
Toledo Aranguren, Josu
Uribesaldo Molina, Unai
Urteaga Mendizabal, Izar
Zabalo Erostegi, Gurutz