Anelkarreko Jabi Etxanizek balorazio oso positiboa egin digu: "Kontuan hartuta Euskal Herrian, une honetan bizi dugun egoera zein den, eskerrak eman behar dizkiegu herritarrei. Izan ere, laguntza oso fidela da, eta herritarren borondatea handia da. Besteen egoerak ezagutzen jarraitu dezatela animatu nahi ditugu eta elkartasuna adierazten segitzea".
41 kaxa batu dituzte
Iaz baino kilo bat gutxiago, 563 kilo batu dira aurten eta 41 kaxatan sartu dituzte. Aurten ere 2.000 euro bildu dira.