Iñaki Lete zenari 2013ko Urrezko Danborra

Maider Arregi 2013ko urtarrilaren 23a

Iñaki Lete zenaren alargunak, Mila Agirrek jaso du 2013ko Urrezko Danborra, Donostiako alkatearen Juan Karlos Izagirreren eskutik. Izan ere, Donostiako Klasikoa edota Euskal Herriko itzulia moduko probak antolatzen egindako lana errekonozitu eta omendu gura izan du aurtengo Urrezko Danborrak.

Domekako ospakizunean, Donostiako udaletxeko osoko bilkura aretoan izan ziren Donostiako Klasikoaren arima den Jaime Ugarte, honen ondorengoa den Jose Luis Arrieta eta Iñaki Leteren alarguna Mila Agirre. Hiruek jaso zuten Urrezko errekonozimendua egindako lanagatik.
Jaime Ugartek, hunkituta, orain 20 urte auto istripuz hil zen Iñaki Lete antzuolarra, –orduan alkatea ere bazena– ekarri zuen gogora.

Omenaldi polita

Mila Agirrek, 15 egun lehenago, aurrez jaso zuen albistea. Oso hunkituta eta pozik jaso zuen gainera. "Orain 15 bat egun jaso zuen Urrezko Danborraren notizia. Pozik, berarekin oroitu direlako; baina penaz bere fata sumatzen dugulako", azaldu digu Agirre alargunak."Hartu eman handia daukat oraindik ere denekin. Esan behar dut asko gogoratzen direla Iñaki Leterekin oraindik ere, beti dute gogoan", dio.
Urrezko Danborra Donostian geratu zela azaldu digu; baina jasotako oroigarriaren erreplika bana emango diotela kontatu digu Agirrek: "Insignia bat ere eman ziguten eta haren erreplika bana emango digutela esan digute. Urrezko Danborra baina, Donostian geratu zen". Hunkituta eta pozik dago Ugartek Leteri eskainitako hitzengatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak