Bost bikotek jokatuko dute Antzuolako Mus Txapelketako finala, domekan

Maider Arregi 2013ko urtarrilaren 23a

Urtarrilaren 27an, domekan, Antzuolako Mus Txapelketaren finala jokatuko dute herriko bost bikotek Arin tabernan, 16:30ean hasita. Horietatik lau sailkatuko dira Euskal Herriko Mus txapelketako hurrengo kanporaketara. Hain zuzen ere, finalerako hurrengo kanporaketa, otsailean jokatuko da Seguran.

Azken kanporaketan, pasaden asteburuan jokatu zen. Barikuan, Gailurren Maikel Ortiz eta Xabi Garcia-Pascual bikotea sailkatu zen; domekan Eperran egindakoan aldiz, Iosu Larrea eta Iker Murua; eta Txomin Alberdi eta Iñaki Agirre bikoteak. "Partaidetza itxurosoa izan da, guztira, 32 bikotek hartu du-eta parte herriko txapelketan. Finalera bost pasa dira eta horietatik lau joango dira Euskal Herriko txapelketako kanporaketara", azaldu digu Jesus Kortabarria antolatzaileak.

Antzuolako finala

Esan moduan, bost bikotek jokatuko dute finala domekan: Felix Alonso eta Claudio Cabrera; Sergio Santxez eta Jabi Berraondo; Maikel Ortiz eta Xabi Garcia-Pascual; Iosu Larrea eta Iker Murua; eta azkenik Txomin Alberdi eta Iñaki Agirre bikotea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak