Barikuan, gaztetxean garage eta blues doinuak entzuteko aukera aparta duzue. Arrasateko Los Cretinos laukoteak Addictus Sonitus lan berria aurkeztuko dute 22:30etik aurrera. "60ko hamarkadako punk doinuetan oinarritutako diskoa egin dugu", azaldu digute. "12 kantu, 12 istorio eta 12 emozio dira, punk eta garagearen irabigailutik pasatutakoak".
Gaztetxeko agertokira, ZZ Blues Banda soraluzearrak ere igoko dira. Musika beltza euskal ukituarekin, giro ona, eta dantzarako parada polita. Rhythn & Blues giroko emanaldia eskainiko dute.