Aurrekontuak herritarren aurrean aurkeztuko ditu Udalak

Maider Arregi 2013ko urtarrilaren 7a

Urtarrilaren 15ean, martitzenean, aurkeztuko ditu jendaurrean 2013ko aurrekontuak Udalak. Izan ere, Antzuolako udalak prest dauzka 2013ko aurrekontuak (laster onartuko ditu osoko bilkurak). Olarango aretoan izango da aurkezpena, 18:30ean. Hantxe izango dira Ima Beristain alkatea eta Mikel Jauregi Ogasun arloko zinegotzia, besteak beste. Prozesu parte-hartzaile baten emaitza dira aurtengo aurrekontuak. Herritar guztiei dei egin zaie aurkezpenean parte hartzeko; izan ere Udalaren nahia da herritarrei zuzeneko informazioa ematea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak