Antzuolak hiru gol sartu zizkion Idiazabali

Amaia Txintxurreta Guridi 2013ko urt. 6a, 13:00

Zapatuan etxetik kanpo jokatutako partiduan antzuolarrek 0-3 irabazi zuten.

Lehenengo zatian nahiko parekatuta izan zituzten indarrak bi taldeetako mutilek, baina markagailuan 0-1eko emaitzarekin joan ziren atsedenaldira; Idiazabalgoek euren atean sartu zuten lehenengo gola.


Bigarren zatian, berriz, Antzuolakoak oso ondo hasi ziren jokatzen eta aukera gehiago sortu zituzten. Partidua amaitzeko 10-15 minutu inguru falta zirela etorri zen partiduko bigarren gola; Imanol Arantzabalek baloia bularrarekin kontrolatu eta gola sartu zuen. Zazpi minutu inguru falta zirela penalti oso garbia adierazi zuen epaileak Antzuolaren alde eta Ander Aranok sartu zuen gola. Idiazabalgoen atezaina kanporatu egin zuten.


Idiazabal azkenengo doa sailkapenean eta antzuolarrak etxera pozik itzuli ziren. Datorren astean Legazpiren aurka jokatuko dute partidua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak