10:30ean euria bada, eskolako aterpean egingo da ekitaldia, 11:30ean hasita. "Bide batez, umeak ezezik, gurasoei ere baserritar jantzita irteteko eskaera luzatzen diegu. Bestalde, Gabon zoriontzuak eta 2013 zoriontsu bat opa nahi genioke Antzuola herriari", azaldu digute Pausoka guraso elkartetik.
18:30ean, Olentzero eta Mari Domingiren jaitsiera egingo da San Josetik. Ondorengo ekitaldi nagusia, plazan; euria eginez gero, jaitsieraren ondorengo ekitaldia eskolako patioan egingo da.