Antzuolako 2013ko Mus txapelketako kanporaketak hasiko dira

Maider Arregi 2012ko abenduaren 19a

Euskal Herriko 2013ko Mus txapelketa abian da. Hala, abian dira herrikako kanporaketak. Antzuolako lehen kanporaketa abenduaren 28an barikau, 22:00etan jokatuko da. Ongi etorri jatetxean

 

Hurrengo kanporaketak

Urtarrilaren 11n, barikuan, 22:30ean, Mox tabernan

Urtarrilaren 18an, barikuan, 22:30ean, Gailur taberna

Urtarrilaren 20an, domeka 16:30ean, Eperra elkartea

Izena emateko baldintzak

Jokatu nahi den tokian eman behar dira, bikoteko 20 euro ordainduz.

Kanporaketa baten bakarrik parte hartu daiteke

-Kanporaketa ospatzeko, gutxienez lau bikotek parte hartu behar dute. Bikoteak, herritarrez soilik, edo herriko senideren batekin lotura duen kanpotar batekin osatu daitezke; baita Antzuolan lan egiten duen kanpotar batekin ere. Inoiz ez bi kanpotarrez.

Finala

Urtarrilaren 27an, 16:30ean Arin jatetxean jokatuko da finala. Finalera pasatzeko, kanporaketa bakoitzetik izena emandakoen arabera hauek pasako dira: 4-8 bikotetik bat pasatuko da; 9-12 bikotetik bi eta 13-16 bikotetik hiru. 

Ondoren herrialdekora zeintzuk joango diren adieraziko da. Txapeldunei txapelak jantziko zaizkie. Zortzi erregetara jokatuko da, eta laura bikoteen akordioz (finalean gomendagarria). 3, 4 edo 5 bikotez osatutako taldetan banatuta ligaxka erara 8 hamarrekodun 2 usteletara jokatuko dira partidak, taldeko irabazleek herrikora zeintzuk pasa 8 hamarrekodun 3 usteletara jokatuko dute, finalean ere bai.

Sariak

Partaide bakoitzak oroigarri bat jasoko du, txapelak eta opariak finalean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak