Udal gimnasioak eskaintza berriak ditu Gabonetarako

Maider Arregi 2012ko abenduaren 18a

 
Eguzki auzoko Udal gimnasioak Gabonetarako eta urte berrirako eskaintza berriak prestatu ditu. Nabarmendu ere, urte hasieran, prezioak berdin mantenduko dituztela, inolako igoerarik gabe.

Doan probatu ikastaroak

Gabonetan, gainera, hastapen ikastaro ezberdinak doan probatzeko aukera dago: pilates, gimnasia hipopresiboa eta spinning ikastaroak.

Oparia egiteko aukera

Zazpi hileko abonatu txartela, %15eko deskontuarekin eskuratzeko edo oparitzeko aukera dago. Urtarriletik uztailera, fitness gela erabiltzeko aukera dago: ordutegi malguarekin eta irakasle aditu baten laguntzarekin. Taldeko ekintzatan –spinning, pilates, mantentze gimnasia, gimnasia abdominal
hipopresiboa, erretiratuendako gimnasia, karatea...– prezio bereziak egingo dira eta ordaintzeko erraztasunak jarri.

Eskaintza zabala zerbitzuetan: hilabeteko, hiru hileko edo zazpi hileko tarifak egin daitezke; baita familientzako tarifak ere. Harremanetarako, 943 76 66 61 telefono zenbakira deitu edo idatzi e-posta antzuolakogimnasioa@gmail.com helbidera mezua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak