Parte-hartze zabala
Guztira, 60 bat herritarrek parte hartu zuen bilera irekietan, horietako batzuek gainera, egindako hiru bileretan parte hartu dute. Hala nola, egindako baztarretan kopurua berdintsuan mantendu da, bakoitzean 25-30 herritarren presentziarekin.
Ondorio nagusiak
Herritarrek bilerak modu positiboan baloratu dituzte, eurentzako lanketa interesgarria eta aberasgarria izan dela ere azaldu dute. "Aurrera begira modu honetan jarraitzeko gogoa ere adierazi digute parte-hartzaileek", gaineratu digute. Aurrez banaturiko galdera sortan, 16 urtetik gorako 147 herritarren erantzunak jaso dira. "Zalantza gabe prozesu honetako parte-hartze kopuruak eta bilera hauek, prozesu hau aberasten lagundu digute".
"Udaletik modu berean baloratzen ditugu eta etorkizuneko erronken bidea markatzen laguntzeaz gain, aurrera begira ere parte-hartzearen beharra azpimarratu nahi dugu; izandako emaitzak oso aberasgarriak izan baitira guztiontzat, herritar zein udaleko ordezkarientzat".
"Esan ere, eskerrak eman nahi dizkiegula prozesu guztian gurekin parte hartu duten herritarrei, eurak izan direlako prozesu honen oinarri eta protagonista nagusiak", azpimarratu dute.