Gol zaparrada Eztalan: sei sartu zizkion Antzuolak Lazkaori

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko abenduaren 17a

Lazkao ez da nolanahiko taldea, bosgarren zegoela etorri zen Eztalara, baina ez zuen ezustea eman, eta Antzuolaren goleadarekin (6-1) bukatu zen partidua. Horrenbestez, Antzuolak indartu egin du taldeko lidergoa. 27 puntu ditu. Gainera, bere taldean kontrako gol gutxien egin dizkioten taldea da: 10 tanto bakarrik ditu kontra. Datorren astean, Juanina Garairen mutilek Zestoa hartuko dute etxean. Ekipo hori 13. postuan dago taldeko sailkapenean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak