Stupenda Jones eta Turbo Shit taldeen rock gogorra entzuteko aukera, gaur

Maider Arregi 2012ko abe. 14a, 10:42

Rock zaleek hitzordu ezin hobea dute gaur gaztetxean. 22:30ean hasita, Stupenda Jones nafarren eta Turboshit bergararren gitarra rif-ak entzuteko aukera izango dute-eta.

Rock-and-roll gogorra eta azkarra egiten dutela diote Olaztitik datozen Stupenda Jones taldeko mutilek. Busti egingo dira gainera, euren letra konprometituekin eta ez dute inor axolagabe, epel utziko.
Bergararrak ere ez dira atzean gertatzen eta ez dute gaztetxea hotz utziko euren punk-rock azkarraren astinduekin.
Maiatzean kaleratu zuen Turboshitek lan berria eta indartsu datoz euren azken lana aurkeztera. Sarrera doakoa da.

Bertso musikatua

Abenduak 23an, domekan, berriz, Bertso Musikatuak egingo dituzte gaztetxean, 21:30ean. Besteak beste, Xalbador, Lazkao Txiki, Andoni Egaña eta Amets Arzallus-en bertsoak abestuko dituzte musikaren laguntzarekin. Sarrera doan izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak