Sortu eratzeko bigarren batzar irekia, zapatuan

Maider Arregi 2012ko abenduaren 13a

Abenduaren 1ean egin zuten antzuolarrek Sortu alderdiaren eratze prozesuko lehen batzarra Olaranen. "26 lagun elkartu ginen eta oso ondo joan zen bilera: gerturatu ziren herritarrek parte-hartze handia izan zuten eta landutako edukiak interesgarriak izan ziren", azaldu digute eratze prozesuko bultzatzaileek. Bihar, bigarren batzar irekia egingo da Olaranen 09:00etan hasita.

"Helburu estrategikoen inguruan hausnartu genuen. Hurrengo batzarrean helburu estrategiko horiek lortzeko jarraitu beharreko bidearen inguruan jardungo dugu, hau da, ildo politikoaren inguruan", gaineratu digute.

Hala, bigarren herri batzarra abenduaren 15ean, zapatuan, izango da, goizeko bederatzietatik eguerdiko ordu batak bitartean Olaranen. Azpimarratu dute herritar orori zabalik dagoen prozesua dela.

Zapatuan, haurtzaindegi zerbitzua egongo dela behar dutenendako. Asmoa da, datozen bileran ere haurtzaindegi zerbitzua jartzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak